Jose Luis Rodriguez Moranek irabazi du aurtengo argazki rallya

Ubane Madera Zangitu 2022ko abe. 9a, 09:00

Aurtengo argazki rallyra etorritako argazkilari bi, tartean, Adiel Zabala hirugarren sariduna.

Kontrargi Argazki Kolektiboak jakinarazi ditu zeintzuk diren Soraluzeko XXXIII. Argazki-Rallyaren emaitzak. Jasotako puntuen arabera, Mimetizera joango da sari nagusia, Jose Luis Rodriguez Moranendako; bigarren tokian, berriz, Urretxuko Carlos Mediavilla Arandigoyen argazkilaria geratu da eta hirugarren, Azpeitiako Adiel Zabala. Herriko saria, berriz, Mikel Cruzek eskuratuko du eta argazki onenarena Omar Ben Miloud-ek

Sari banaketa abenduaren 17an egingo dute, 12:00etan, Kontrargiren egoitzan. 

Aurtengo argazki rallya joan den azaroaren 20an jokatu zen eta Gipuzkoatik zein Bizkaitik etorritako 29 argazkilarik parte hartu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.