Hondakinen gaikako bilketa bultzatzeko ekimenaren baitan, Debabarrena Eskualdeko Mankokomunitateak plastiko gogorra gaika biltzeko zerbitzua abiarazi zuen garbiguneetan 2021eko irailean. Eta jakinarazi du urtebetean, 75.510 kilo plastiko gogor jaso dituela.
Halaber, jakinarazi du gaika bildu den plastiko gogorrari esker, 11.475 euro aurreztu dituela Mankomunitateak, 153 euro tona bakoitzeko. Izan ere, gogora ekarri duenez, hondakinak egoki sailkatuz gero, gizakion ingurumen aztarna murrizteaz gain, Debabarreneko familia bakoitzaren ekonomia laguntzen ere ari garela, izan ere, guztira, eskualde mailan, Debabarreneko Mankomunitateak 2.021.964,99 euro aurreztuko lituzke urtean eskualdeko biztanleek egoki sailkatuko balituzte hondakinak.