Gabonetako artisau azoka, domekan

Ubane Madera Zangitu 2022ko abenduaren 7a

Domeka honetan, abenduak 11, herriko artisauek Gabonetako azoka ipiniko dute Plaza Zaharreko karpapean. 12 saltoki izango dira, apaingarriekin, bitxiekin, jantziekin, telekin eta jakiekin. 10:30etik 14:30ak arte izango da erosketak egiteko aukera.

Gabonak bertan ditugula-eta, herritarrek herrian bertan eta herritarrek eskuz egindako Gabonetarako opariak erosteko aukera eskainiko dute artisauek domekan.

Plaza Zaharreko karparen bueltan honako artisauen saltokiak izango dira:

  • Saadia Nasir: telak, alkandorak, soinekoak…
  • Lorea Calles: bitxiak, panpinak, gantxuak…
  • Cristina Albisua: poltsak, estutxeak, buruko zapiak, pertsonalizatutako txapelak…
  • Nagore Egotza: Gaztak, txorizoak… ahuntz-produktuak.
  • Idoia Cacho: aterkiak, zapiak, bitxiak …
  • Mayara: marrazkiak, tote-bag-ak, poltsak, kakorratzez egindakoak…
  • Nuria Muro: poltsak, bitxiak, buruko zapiak, gantxuak…
  • Dami Ojeda: Venezuelako jakiak.
  • Andoni Gonzalez: poltsak, bufandak, apaingarriak
  • Ikas-bidaiakoak: txokolatinak, polboroiak, gozoak…
  • Julen Mendikute: egurrez egindako apaingarriak…
  • Txaro Fernandez: bitxiak, gantxuak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.