Garbiguneen ordutegia aldatu dute

Ubane Madera Zangitu 2022ko abenduaren 2a

Atzo ezkero, abenduak 1, Debabarreneko garbiguneek ordutegi berriak dituzte. Labur esanda, astelehenetan arratsaldez zabalduko dituzte, martitzenetik barikura goizez eta arratsaldez, eta, zapatuetan, berriz, ohiko ordutegian. Eskualdean lau garbigune daude: Eibarren, Ermuan, Elgoibarren eta Mutrikun.

Atzo ezkero, honakoa da eskualdeko garbiguneen ordutegia: astelehenetan 15:45etik 18:15era; martitzenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara eta 15:45etik 18:15era eraman ahal izango dira hondakinak, eta zapatuetan, ohiko ordutegia izango dute: 9:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.