Gaur, Gipuzkoako txapelketako partidak

Ubane Madera Zangitu 2022ko abe. 2a, 10:37

Gaur, barikua, Gipuzkoako txapelketako pilota partidak jokatuko dituzte Arane kiroldegian. Bi partida izango dira, lehena alebin mailakoa eta bigarrena nagusi mailakoa. Nagusien kasuan, Manex Balerdik Azkoitiko Juaristi izango du aurrez aurre. 19:15ean hasiko da lehen partida.

Gaur, 19:15ean, eskuz banako bi partida jokatuko dituzte Araneko frontoian. Lehen kasuan, alebin errendimendu lehen mailako Laida Sanchezek Oñatiko Aloña Mendiko pilotaria izango du aurrez aurre.

Horren ondoren, Manex Balerdi antzuolarrak jokatuko du, kasu honetan, Azkoitiko Juaristiren kontrako partida. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.