Hezkuntzako langileen gehiengoa ordezkatzen duten STEILAS, ELA eta LAB sindikatuek deitu dute biharko greba. Diotenez, Hezkuntza lege-aurreproiektuaren zirriborroa aztertu ondoren, uste dute “egungo hezkuntza-eredu duala betikotu” eta ez duela berau “gainditze-bidean jartzen”.
Horrekin batera, aldarrikatzen dute “sare publiko bakar, euskaldun eta propiorako bidea egin beharko lukeen legea” behar dela.
Eskaera eta aldarrikapen horiekin manifestazio jendetsua egin zuten joan den azaroaren 16an, eta, biharko greba egunaz aparte, datorren abenduaren 14rako ere deitu dute beste greba egun bat.
10 puntutan laburbildu dituzte euren eskaerak:
- 1- Publikoa ardatz izango duen hezkuntza legea nahi dugu.
- 2- Segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatuko duen legea nahi dugu.
- 3- Publifikazio-marko eta araudi orokor eta adostua ezartzea nahi dugu.
- 4- Hezkuntza lege propioa nahi dugu.
- 5- Inbertsio eta baliabide nahikoa izango dituen hezkuntza legea nahi dugu.
- 6- Euskara erdigunean jarriko duen Hezkuntza legea nahi dugu.
- 7- Betebehar eta kontrol mekanismo zehatzak dituen legea nahi dugu.
- 8- Hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituen legea nahi dugu.
- 9- Merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egongo den hezkuntza legea nahi dugu.
soraluzen, Plaentxi eskolako irakasleen %40ak greba egingo du. Jangela zerbitzua, berriz, normal emango dute.