bideo-kronika

Musika eta aldarrikapena uztartu zituen SOMEk

Ubane Madera Zangitu 2022ko aza. 29a, 10:06

Zapatuan, musika izan zen Soraluzeko protagonista nagusi. Hamabi ordu inguruz, herriko musikariek ozen eta bizi erakutsi zuten Soraluzen musikarekiko atxikimendu handia dagoela eta grina hori indartu eta belaunaldi berriekin zein lehenagokoekin batera berpiztu egin nahi dutela; halaber, besteak beste, musikariendako "lokal duinak" aldarrikatu zituzten. Gaztetxea bihurtu zen Soraluzeko Musikarien Elkartearen agertoki eta topagune, eta, kantu propioak zein bertsioak taularatu zituzten. Antolatzaileen esanetan, “oso ondo” joan zen ekimena.  Segidan, kontzertuaren mostratxo bat. Bertan azaltzen dira honako taldeen kantu bana: Lorea eta Domentx, Txetxera akustikoa, Konbo Itxaropena, Estrolaña eta Kurraya.