Gaur arratsaldean, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik Luze edo motz bakarrizketa umoretsua eskainiko dute antzokian. Emanaldian, generoa hartuko dute umorea egiteko gaitzat, "gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko". Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira. Saioa 19:00etan hasiko da. Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.