udaltzaingoaren oharra

Bihar, zirkulazio aldaketa

Erredakzioa 2022ko aza. 27a, 08:41
Atxuriko biribilgunea asfaltatuko dute.

Bihar, astelehena, egingo dituzte Atxuriko bidegurutzea asfaltatzeko lanak. Horren eraginez, zirkulazioa itxita izango da lanak bukatu arte, eta, Eibarrerako eta Donostiarako autobusak (Mendarokoa ez) herriko sarreretan hartu beharko dira udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Bihar, astelehena, Atxuriko bidegurutzea asfaltatzeko lanak egingo dituzte, egoitzarako bidegurutzea, alegia. 08:30ean hasiko dira eta aurreikuspena da 14:00etarako bukatzea.

Lanen ondorioz, bihar, Eibarrera zein Donostiarako noranzkoan doazen autobusak saihesbidean hartu beharko dira, Carmelo Mendizabal enpresaren zubi parean edo Mendiola poligonoko zubian. Egun osoan izango dira autobus geltokiak lekuz aldatuta, nahiz eta obrak lehenago bueltatu.

Mendarokoak

Mendaroko autobusa, berriz, goiko geltokietan hartu ahal izango da, hau da, Ezozibideko biribilgunean, Estaziñoko geltokian eta Errekaldeko zubian. Gero irtengo da sahiesbidera eta Dolmenen biribilgunean buelta hartu eta Maltzagarako bidea hartuko du.

ibilgailuen zirkulazioari dagokionez, berriz, lanak bukatu bezain laster zabalduko dute errepidea.