Ehun lagun baino gehiago indarkeria matxistaren kontra

Ubane Madera Zangitu 2022ko aza. 26a, 08:07

Atzo, Azaroak 25, indarkeria matxista salatu zuten herritar ugarik batera edo bestera. Ekitaldi jendetsuena Plaza Berrian egin zen, 100 lagun pasa elkartu zen elkarretaratzean. Bizikaleko hainbat saltoki itxi egin zituzten ordu berean. Horrez aparte, Eguneko Zentroan ere egin zituzten ekimenak, Plaentxia Eskolan indarkeria matxistaren kontrako doinuak entzun ziren, Udalak adierazpena kaleratu zuen eta pentsiodunen mugimenduak ere bat egin zuen salaketarekin.

Besteak beste, indarkeria matxistarekin lotuta atzo emandako datuen arabera, jakinarazi zuten aurten, Euskal Herrian hiru emakume hil zituztela gizonek, horietako bat Maria Luisa Larrañaga soraluzetarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.