Pentsiodunen mugimenduak salatzen duenez, “indarkeria horiek areagotu egiten dira zahartzaroan, zainketa gehien behar direnean, eta, askotan, isilik egoten dira, axolagabetasunez eta ingurune hurbila alde batera utzita. Bizi garen sistema soziopolitikoan eta ekonomikoan emakumeei esleitzen zaien bigarren mailako eginkizunaren emaitza ere badira, sistema horretan haien jarduera gizonena baino okerrago baloratuta baitago”.
Ildo beretik, defendatu dute “emakumeok askatasunean, konfiantzan eta errespetuan oinarritutako bikote-harremanak eraiki” nahi dituztela eta horretarako “gizonen enpatia eta konpromisoa” espero dutela.
Gaineratu dute “autonomia ekonomikoa” ere nahi dutela, eta horregatik eskatzen dituztela “enplegu aukerak eta soldata justuak, soldata eta pentsioetan dagoen genero-aldea gainditzea, alarguntza-pentsioaren %100 eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa”.
Bukatzeko, argi dute “emakumeen aurkako indarkeria gainditzeko gizarte osoaren konpromisoa” behar dela. Horrexegatik, “irmotasunez” eskatzen dituzte “politika publiko eraginkorrak, hezkuntza, zerbitzu soziosanitarioak, epaileak, e.a. bezalako sektoreen inplikazioarekin, aipatutako indarkeria desagerrarazteko gogor lan egin dezaten”.