Bihar, eguena, aurreikuspena da goizean bertan bukatuko dituztela Loralde-Estaziñoko lanak. Behin bukatuta eta baimena jaso bezain laster, errepidea zirkulaziora zabaldu dute eta bihar bertan bueltatuko da normaltasunera.
Autobusak, berriz, barikuan hasiko dira betiko geltokietan geratzen. Beraz, bihar, egun osoan herriko bi sarreretan hartu beharko dira, nahiz eta asfalto-lanak bukatuta egon.
Mendiola industrialdeko lanei dagokienez, aurreikuspena da 08:00etan hasiko direla, beti ere, Loralde-Estaziñoko lanen amaierak baldintzatuta. Industrialdeko sarrera asfaltatuko dute eta lanek iraun bitartean, txandaka bideratuko dute zirkulazioa.
Bestalde, Etxaburueta kalea eta Erregetxea zabalik daude honezkero, hango asfalto-lanak bukatuta baitaude.
Asfalto-lanekin segituz, barikuan eta astelehenean, Irure auzoan jardungo dute lanean. Iraolabeiti baserritik gora, okerren dauden sei tramu konponduko dituzte.
Azkenik, Atxuriko bidegurutzea asfaltatzeko lanen data aldatu egin da. Datorren astean egingo dituzte hangoak; bariku honetan jakinaraziko dute zein egunetan zehazki. Udaletik esan dutenez, kasu horretan, egun erdian bukatuko dituzte Atxuriko lan guztiak.