Gaur, eguaztena, 07:55ean itxi dute AP8 autobidea, Elgoibarren luizia gertatu delako. Horren ondorioz, erabat geldi egon da zirkulazioa goizeko lehen ordu horretan. Ertzaintzak esandakoaren arabera, 09:15ean lortu dute errei bat zabaltzea eta zirkulazioari txandaka paso ematen hasi dira orduan.
Baina, poliziak emandako xehetasunen arabera, orain dela gutxi bi ibilgailuren arteko istripua izan da AP8an, Eibarren. Garabia bertan da. Eta han ere, zirkulazioa txandaka bideratzen ari dira.
Bi gertakarion ondorioz, auto ilara luzeak daude AP8 autobidean eta Ertzaintzak esandakoaren arabera, luze joko du hori guztia bideratzeak.