Kontrargitik esandakoaren arabera, partaidetza handia izateaz aparte, lehiakideak oso pozik ibili ziren Soraluzen. Euren esanetan, soraluzetarrek benetan adeitsu hartzen dituzte urtero eta ez dute inolako erreparorik ipintzen argazkiak ateratzeko modelo lanak egitea eskatzen zaienean.
29 lehiakideek Soraluzen ateratako 36na argazki (gehienez jota) aukeratu beharko dituzte domeka baino lehen eta mezua bidali beharko dute(kontrargi@hotmail.es), argazkiaren zenbakia eta gaia azalduz, azaroaren 27a baino lehen. Ondoren, epaimahaiak abenduan jakinaraziko du zeintzuk izan diren aurtengo irabazleak.