Gaur, astelehena, hasi dituzte asfaltatze-lanak eta aurreikuspena da astearen amaierarako esandako puntu guztiak asfaltatzea.
Baina, eguraldi bustiarekin hasi da hastea eta euri ugariak baldintzatu egin dezake lanen erritmoa, Firmes Alaveses enpresatik esandakoaren arabera.
Aldaketarik ez bada, hona hemen obren plangintza:
- Gaur arratsaldean, astelehena, Etxaburueta kalean hasiko dira lanean, Estaziñoko bidegurutzetik hasi eta Erregetxerainoko errepide tarte osoan. Etxaburuetako ibilgailu guztiak erretiratu egin behar dira. Goizean oraindik batzuk bertan zeuden aparkatuta.
- Astelehenean eta martitzenean, bietan egongo da Etxaburueta kalea itxita. Behin fresatze-lanak amaituta, asfalto lanak egiten hasiko dira.
- Eguaztenean eta eguenean, Loralde eta Estaziño 2 arteko zatia asfaltatuko dute eta horren eraginez, bi egunotan errepide hura itxita izango da. Autobusak herriaren irteeretan hartu beharko dira, Sagar Errekan eta Sologoenen. Ibilgailuen gainontzeko zirkulazioari dagokionez, berriz, Errekaldeko zubirako noranzkoa zabalik izango da eta baita San Andres-Txurrukara igotzeko bidea ere, Etxaburuetatik.
- Estaziño-Etxaburueta inguruko lanak amaitzean, Atxuriko bidegurutzekoak hasiko dira.