Atzo, barikua, giro bikainean ospatu zuten 80 urtetik gorakoen omenaldia Itxaropena Erretiratuen Elkartean. 90 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan, eta, esandakoaren arabera, ederki bazkaldu zuten. Postreen ondoren eman zizkieten opariak aurtengo bi omenduei, Maria Azpilikueta Murgiri eta Jose Francisco Plata Lopezi eta haiek pozik eta hunkituta hartu zituzten erregaluak. Eguna borobiltzeko. kantuan eta dantzan jardun zuten elkarrekin iluntzera arte, Ander Ariznabarretak jarritako doinuekin.
80 urtetik gorakoen omenaldian ohi dutenez, oparien artean, omendu bakoitzaren argazkia eta eurei zuzendutako olerkia ere baziren.
Maria Azpilikuetari honakoa idatzi zioten:
Maria, que cada día de tu vida sea más hermoso que el anterior. Que siempre tengas un motivo para sonreir y nunca te falte la ilusión
Jose Francisco Platari, berriz, beste honako hau idatzi zioten:
Desde la Alamedilla llegaste siendo bien recibido, siendo bien acogido. Pasados muchos años llega la hora de ser reconocido