Domekan, izen-ematea itxi ondoren, argazkietarako gaiak zeintzuk diren jakinaraziko die Kontrargik lehiakideei. Horiek oinarri, argazkilariek 13:00ak arteko denbora izango dute herrian zehar argazkiak ateratzeko. Hori bai, 11:30ean hamaiketakoa izango dute Txokon.
Nahi beste argazki atera ditzakete baina asko jota, 36 aurkeztu ahal izango dituzte lehiaketara. Ondoren, 13:00etatik 14:00ak bitartean deskargatuko dituzte ateratako argazkiak Kontrargiren ordenagailura.
Argazkiak aukeratzeko, berriz, mezua bidali beharko da (kontrargi@hotmail.es), argazkiaren zenbakia eta gaia azalduz, azaroaren 27a baino lehen. Epaimahaiak abenduaren 10ean, 17:00etan jakinaraziko du emaitza.
Bost sari
Sariei dagokienez, bost halako izango dira: 120 eurorekin eta garaikurrarekin sarituko dute lehen multzorik onena; 90 euro eta saria eskuratuko ditu bigarrenak; 70 euro eta saria, hirugarrenak eta herriko onenak eta 50 euroko bonoa 16 urtera arteko gazte saridunak.