IRITZI-ARTIKULUA

Cañones bota eta kiroldegia egin

Sonia Laskurain 2022ko aza. 16a, 17:43

Soraluzeko azken 12 bat urteotako alkateekin behin baino gehiagotan hitz egin izan dut, Cañoneseko bide horretan beti baitugu zerbait. Ez naiz ari egunero eskibatu behar ditugun txakur kaka piloez; horrez gain, egunero jausten zaizkigun adreilu, fatxada zati, kristalez... ari naiz.

Norbaitek egunen batean susto bat baino gehiago hartuko du; orduan zer?

Gomendio, ideia edo iritzi bat emango nioke Cañonesen jabe denari edo eta baita gure Udalari ere. Cañones guztia bota eta bertan kiroldegi eder bat egin, dugunak ez du gehiago hazteko lekurik eta... gainera, badu zer hobetu, adibidez: boxeoko gela eder bat leiho eta guzti (oraingoak ez ditu), pizina olinpiko bat barruan eta haurrentzako txikiago bat aldamenean, kanpoko piszina batzuk (Elgoibarkoen antzerakoak)... zergatik ez? terrenoa badago! Eta kiroldegia dagoen lekuan etxeak egin, batek baino gehiagok nahiko luke hor etxe eder bat.