Gaur, azaroak 16, Ahalduntze programaren baitan eskaini duten Autodefentsa feminista tailerrarekin hasi dira, Azaroaren 25aren bueltan, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan egingo diren ekitaldiak.
Bihar, berriz, Summer of Soul izenburua duen ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, Blues Hotsak ekimenaren baitan. Black Woodstock jaialdiaren film-kronika da Summer of Soul, 19:00etan hasiko da, antzokian.
Blues Hotsak ekimenarekin segituz, barikuan, Itziar Yagüe and Paul San Martinek Bessie Smith in memorian ikuskizuna eskainiko dute, 20:00etan antzokian.
Elkarretaratzea eta beste
Datorren asteari dagokionez, berriz, azaroaren 25ean bertan, barikua, emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratzea izango da, 19:00etan Plaza Berrian.
Azaroaren 27an, berriz, helduendako bakarrizketen ikuskizuna eskainiko du Lanku kultur zerbitzuak, Luze edo Motz izenburuarekin. Saiora gonbidapen bitartez bertaratu ahal izango da eta gonbidapenak azaroaren 18tik aurrera eskuratu ahal izango dira Iratxo goxo-dendan.
Azkenik, abenduaren 1ean, eguena, gazteei zuzendutako Lilithen aroak antzezlana izango da antzokian, 10:00etan.