Bapo jan ondoren, dantzara

Ubane Madera Zangitu 2022ko aza. 13a, 11:05

Gaztañerre azokaren bueltan egiten diren ekitaldien artean, herri bazkaria izaten da jendetsuenetariko bat. Aurtengoan ere, ehun lagun pasa elkartu ziren Plaza Zaharreko karpapean; babak jan zituzten, sakramentu ugariz lagunduta, gazta eta menbrilloa azkenburuko modura eta kanta sorta mahai bueltakoa borobiltzeko. Han izan zirenek indarberrituta eutsi zioten ondorengo erromeriari eta lagun berriak batu zitzaizkien dantzara, herrian, oraindik ere, dantzarako badela zaletasuna erakutsiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.