BIDEO-ELKARRIZKETA

Itziar Aizpuru: "Ni Plazentziara etortzeko beti deseatzen"

Ubane Madera Zangitu 2022ko aza. 9a, 10:33

Atzo, martitzena, Itziar Aizpuru aktore ezaguna Soraluzen izan zen. Ospakizun baten bueltan, senitartekoak bisitatzera etorri zen, pribatuan, baina ez zuen inolako trabarik ipini Plaentxia.eus-i elkarrizketa eskaintzeko. Are gehiago, Goenkalen, Loreak, Handia edo Baztango Trilogia pelikuletan (batzuk aipatzearren) aktore izan denak behin eta berriro azpimarratu zuen zein gustuko duen Soraluzera etortzea.

Aktore moduan curriculum luzea dauka Itziar Aizpuru getariarrak. Gazte hasi zen antzerkigintzan, Gure Txeru antzerki taldean. 1999an, berriz, telebistan hasi zen lanean, Goenkale telesailean. Harrezkero, makina bat telesailetan zein pelikulatan parte hartu du, eta, ibilbide horretan, sari entzutetsuak eskuratu ditu, besteak beste, Feroz saria 80 egunean pelikularengatik eta aktore sekundario onenaren saria Loreak pelikularengatik

Grabatu duen azken filma El Vasco da, Donostiako zinemaldian erakutsi zuten, arrakasta handiarekin. Lehenago, besteak beste, Baztango trilogia ere grabatu du.

Curriculum osoa irakurtzeko, hemen klikatu