Atzoko elkarretaratzean salatu zutenez, “gaur egun, Euskadin 138.000 pentsiodun baino gehiago daude hilean 681 euro baino gutxiago kobratzen dutenak (14 ordainsaritan) eta 69.000 baino gehiago daude hileko 454 euro baino gutxiagoko pentsioak dituztenak”. Gaineratu zutenez, ezaugarri horiek dituzten “gehienak emakumeak” dira “horietako asko 80 urte baino gehiago” dituztenak.
Gogora ekarri zutenez, aurten, legeak behartzen du aurten gutxieneko pentsioak errebisatzea eta legeak ezarritako baldintzak betez gero, pentsiodunek Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren %100eko gutxieneko pentsioa bermatu behar dela.
Horregatik guztiagatik eskatu dute Legebiltzarreko talde parlamentarioei ponentzia bidera dezatela, Pentsiodunendako Errenta Bermatua (PEB) ezartzea lortzeko. Kopurutan, gutxieneko pentsioa 1.080 eurora artekoa izateko beharrezko osagarria ezar dezan eskatzen dute eta hori datorren urteko aurrekontuetan isla dezatela.