Soraluzeko egutegia prest

Ubane Madera Zangitu 2022ko aza. 7a, 12:22

Kontrargi Argazki Kolektiboak jakinarazi du dagoeneko gertu duela 2022-2023ko herriko egutegia. Herriko erretratuekin, inguruko mendikoekin eta herriko jaien gainekoekin osatu dute egutegia. Azaroaren 10ean, eguena, jarriko dute salgai, bi euroan, hainbat saltokitan.

Honako saltokietan eskuratu ahal izango da Kontrargiren egutegia:

  • Bolintxo okindegia
  • Comercio Arcelus   
  • Degustación Asigor
  • Iñarra harategia       
  • Iratxo gozodenda
  • Marimar harategia
  • Mendizabal okindegia
  • Okelia harategia

Azken urteotako prezioari eutsi dio Kontrargik eta inflazioa inflazio, herriko egutegia 2 euroko prezio sinbolikoan eskuratu ahal izango da. Ohi denez, kolektiboko argazkilarien erretratuekin osatu dute egutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.