Soraluzeko Odol Emaileen Elkarteko presidente berri Leire Elizbururen eskutik, diploma jaso zuen Asier Laskurainek barikuan. Elkarteko Ana Rosa Laskurainen eskutik, berriz, intsignia.
Opariokin aitortza egin zioten Laskuraini, 50 aldiz odola ematearren. Laskurainek pozik jaso zituen sariak eta kontatu zuen 90eko hamarkadan, 25 urte ingururekin hasi zela odola ematen eta oraindik ere ematen segitzeko asmoa duela.