Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du Deban abenduaren 2an

Debabarrena 2022ko aza. 6a, 09:01

Aurtengo Euskeraz Bagera zikloaren baitan antolatu da Orioko kantari ospetsuaren emanaldia. Debako kiroldegian izango da hitzordua, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, eta dagoeneko salgai daude sarrerak HEMEN.

Aurtengo Euskeraz Bagerazikloa Euskaraldiarekin batera abiatuko da, azaroaren 18an bertan, eta abenduaren 10era arte luzatuko da. Ez da kasualitatea. Izan ere, hiru asteko epe tarte horretan, beste bi data esanguratsurekin ere bat egingo baitu programazioak: Euskararen Nazioarteko Egunarekin (abenduaren 3an), batetik, eta Zuhatza Euskara Elkartea sortu zeneko 25. urtemugaren ospakizunarekin (abenduan), bestetik.

Hori hala, Zuhatza, Debako Udala eta Euskaraldia elkarlanean ari dira Euskeraz Bagera egitaraua prestatzen. Ekintza eta data guztiak zehaztuta ez badaude ere, askotariko jarduerakaurreikusten dira programazioan.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, adibidez, Mintzodromoa, literatur ekimenak edota musika emanaldiak izango dira aukeran. Eta, abenduaren 2an, 22:00etan, Benito Lertxundik kontzertu berezia eskainiko duela ere iragarri dute.

Sarrerak salgai

Dagoeneko salgai daudeBenito Lertxundiren kontzerturako sarrerak. Zuhatzaren bulegoan eskura daitezke (Ifar Kalea12, behean), 25 euroan, astelehenetik ostiralera (10:00-13:00), baita Internet bidez ere (http://www.labur.eus/benitolertxundideba). Sarrera guztiak aurrez saltzen ez badira, emanaldiaren egunean bertan ere izango dira salgai kiroldegian, 30 euroan.

Bestalde, Zuhatzako bazkideek hiru euroko deskontuaizango dute emanaldirako sarrerak azaroaren 18a baino lehen erosiz gero; 22 euroan izango dituzte txartelak eskura. Online bidezko erosketan ez da deskonturik izango.