Datorren eguaztenetan eta eguenean, Gabolatseko zubipean, ibaian, zundaketak egin behar dituzte URA Agentziako adituek, han, geologikoki ze oinarri dagoen ikusteko.
Hori egiteko makina berezia ekarriko dute eta bi egunez ibiliko da lanean. Hori egin ahal izateko, eguaztenean eta eguenean, zubia itxita izango da ibilgailuendako, ez, ordea, oinezkoendako.
Zubia ordezkatu
2022ko otsailean Soraluzeko Udalak jakinarazi zuenez, Uraren Euskal Agentziak (URA) Gabolatseko zubia ordezkatzeko proiektua idazteko konpromisoa hartu zuen. Zubi hura gaur egunean eraikita dagoen modura presa efektua egiten duela azaldu zuten, ibaiaren ibilgua baldintzatuz.
Zubia ordezkatu behar dela aprobetxatuz, berria oraingoa baino zabalagoa egin nahi du Udalak, ibilgailuendako zein oinezkoendako lekua egokituz.