Soraluzerako udaltzain lanpostua

Ubane Madera Zangitu 2022ko aza. 4a, 11:33

Soraluzeko Udalak udaltzain lanpostu bat betetzeko beharra dauka. Gaur, barikua, kaleratu du oharra Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Funtzionario izaera izango du lanpostua eskuratzen duen udaltzain berriak.

Lanposturako eskatzen diren ezaugarriak honakoak dira: batxiler titulua, titulu teknikoa edo baliokidea eta B2 mailako hizkuntza-eskakizuna. 

Dena den, oraindik ez dago lanpostuaren deialdirako datarik zehaztuta. Oraingoz, udaltzain lanpostu bat bete beharraren gaineko iragarkia kaleratu da bakarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.