Minak jota, urriaren erdialdean baja hartu behar izan zuen Marimar Dezak eta harrezkero bajan segitzen du. Hainbat probaren ondoren, osatzeko oso zaila den gaitza topatu diote. Gainera, kontatu duenez, azken bizpahiru urteotan nekez ibili da lanean, bere minek eta senarraren gaixotasunak eraginda.
Horrexegatik, eta, familiaren bultzadarekin, erabaki du harategia edo lokala salgai jartzea. Atzo, eguaztena, ipini zuen hori iragartzen duen kartela. Kontatu duenez, berak alta hartu bitartean ez badu saltzerik lortzen, atzera ere lanera bueltatuko da, “ezin” diolako lanari laga, autonomoa baita. Baina, Deza lanera bueltatzen bada ere, negozioak zein lokalak salgai segituko du.