Berriro ere, arrandegia herrian

Ubane Madera Zangitu 2022ko aza. 2a, 10:44

Gaur, eguaztena, berriro ere zabaldu dute Kooperatibako arrandegia. Oraingo honetan, Maite Lascurainek emango du arreta Soraluzeko saltokian eta Elgoibarko La Bermeana arrandegiak kudeatuko du. Goizean goizetik sortu da ilara, arrain freskoa erosteko kanpora joan beharrik ez dutela-eta, pozik.

Gaur zabaldu eta dagoeneko ilara zegoen kooperatibako arrandegian. Bertan zain zeuden herritarrek esandakoaren arabera, “oso pozik” daude berriro ere herrian arrandegia dagoelako, eta, are gusturago, Maite Lascurainek hartu duelako berau, “herrikoa da, ezagutzen gaitu eta ofizioa ere ezagutzen du, ilusioa egiten du”, kontatu du bezeroetako batek.

Ordutegia

Gaurtik aurrera, bada, honako ordutegia izango du Kooperatibako arrandegiak: astelehenetan, itxita; martitzenetan eta barikuetan goizez eta arratsaldez zabalduko dute kooperatibako ordutegian eta eguaztenetan, eguenetan eta zapatuetan, goizez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.