Atzo, Arimen Gaua izaki, iluntzearekin batera, sorginak, banpiroak, eskeletoak, zonbiak, pailazo hiltzaileak eta beste makina bat munstro txiki dendaz denda, tabernaz taberna eta etxez etxe ibili ziren gozoki eske. Saria ala ziria, Xanduli manduli kikirriki, eman gozokiak niri! esaerekin, batean zein bestean lortutakoekin, gaua egiterako, poltsa bete gozoki eskuratuta zuten gehienek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.