80 urtetik gorakoen omenaldiari dagokionez, azaroaren 18an izango da eta bazkaria, 14:00etan hasiko da. Gehienez, 90 lagunendako lekua izango da.
Izen-ematea eguenean, azaroaren 3an zabalduko dute eta azaroaren 15era bitartean izango da zabalik. Ordutegia honako hauxe da:
- Martitzenetan: 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era
- Eguenetan: 11:00etatik 12:00etara.
Aurtengo omenduak
Itxaropena Erretiratuen Elkarteko zuzendaritzak jakinarazi duenez, aurten, Maria Azpilikueta Murgi eta Jose Francisco Plata Lopez omenduko dituzte. Halakoetan ohi denez, bi horiek bazkarira lagun batekin joan ahalko dira.
80 urtetik gorako gainerako bazkaltiarrei dagokienez, bakarrik joan beharko dute, salbuespenak salbuespen. Izan ere, nagusiaren osasun-asistentzia egoerak hala eskatzen badu, laguntzailearekin joan ahal izango dira, baina bakarrik lekua baldin badago. Bestalde, laguntzaileek bazkaria ordaindu egin beharko dutela ekarri dute gogora.