Atzo hil zen Angel Martin Azcona soraluzetarra

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 26a, 12:08

Angel Martin Azconaren traktorea suak harrapatuta.

Atzo, martitzena, hil zen Angel Martin Azcona, uztailean, Zamorako Tabara herriko sutean erredura larriak jasan ondoren. Martin Azconak 53 urte zituen eta jaiotzez Soraluzekoa zen. Gaztetxoa zela joan zen Soraluzetik familiarekin. 

Oihartzun handia izan du komunikabideetan Angel Martin Azcona soraluzetarraren heriotzak. Uztailean, Zamorako sutea emendatzeko ahaleginean, suebakia egin zuen traktorearekin Martinek, baina suak harrapatu eta garretatik korrika ihes egiten ahalegindu zeneko irudiek izugarrizko zabalpena izan zuten, Tabarako heroia moduan bataiatu zuten orduan. 

Sute hartan zauri larriak jasan zituen Martinek eta hiru hilabetez ospitalean egon ondoren, atzo hil egin zen. Uztaileko sute hark eragindako laugarren heriotza izan da.