Kale-garbiketa zerbitzua indartzeko inbertsioa

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 25a, 10:10

Mankomunitatearen hidrograbigailua.

Aurten, 492.844,48 euroko inbertsioa egin du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak “kale garbiketa zerbitzua indartzeko”. Kopururik handiena bideratu dute kale garbiketarako makina berriak erosteko.

Mankomunitateak emandako xehetasunen arabera, kale garbigailu txiki bat eta bi handi, hidrogarbigailua berria, kaleak garbitzeko burdinazko 28 gurdi eta aluminiozko bost gurdi, puzgailu berriak eta bi ibilgailu elektriko erosi ditu aurten. Horrez aparte, bi garbigailu handi (340.000 euro) erosiko dituela ere iragarri du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.