Aurten, sei bikotek prestatutako gisatua izan zuten menuko plater nagusi barikuko Itxaropenako bazkarian:
- Arazeli Maiztegik eta Natalia San Josek.
- Mari Karmen Zarrabek eta Maria Luisa Alberdik.
- Juanita Soraluzek eta Joaquina Garciak.
- Mila Platak eta Paqui Manganok.
- Avelino Gamazok eta Pilar Olanok.
- Porfi Casasek eta Carmen de Castrok
Epaimahaiak Plataren eta Manganoren errezetari eman zizkion puntu gehien eta haiek eraman zuten sarietako poltsarik handiena, baina gainerako lehiakideak ere izan ziren saridun, parte hartzeagatik.
Bazkalondoan banatu zituzten sariak erretiratuekin bazkaltzen izan ziren hiru ordezkari politikoek, Unai Larreategik, Abel Olaizolak eta Patricia Borinagak. Horren ondoren, bingoan jolastu zuten guztiek elkarrekin.