Elkarretaratzea hasi baino lehen, elkarretaratzera deitzeko arrazoiak azaltzen dituen papera banatu dute herritarren artean, euskaraz zein gaztelaniaz.
Hona hemen testua osorik:
Orain dela hilabete pasa, pertsona batek labankada bana eman zien kalean zeuden bi gazteri, hementxe bertan, zubian. Erasotzailea atxilotu zuten baina epaileak kalean laga zuen. Harrezkero, pertsona berak eta bere bi lagunek beste hainbat istilu eragin dituzte kalean zein tabernetan. Eta enfrentamentu gogor bat baino gehiago izan dituzte hainbat herritarrekin.
Protesta hau deitu dugu salatzeko ez garala seguru sentitzen gure herrian. Azken asteotan izandako gertakariak larriak dira. Egoera honen jakitun dira bai udala eta baita polizia ere, baina esaten dute ezin dutela ezer egin. Guk ez dugu ulertzen ekintza hauehauek erantzunik gabe geratzea.