0 KM KOMERTZIOAK

30 euroko gastu bakoitzeko 10 euroko beherapena

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 20a, 10:25

Estankoko Sara Goenaga bonoen kartelarekin, atzo, eguaztena.

Aste honetatik abenduaren 4ra arte, Soraluzeko zazpi saltokitan ere erabili ahal izango dira Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadi Bono Dendak. Horien bitartez, 30 euroko gastu bakoitzeko, 10 euroko deskontua eskura daiteke. Pertsona bakoitzak bost bonu erabiltzeko aukera izango du. 

Soraluzen, honako saltokiak atxiki dira Euskadi Bono Dendara: 

  • Belarrak belar-denda
  • Triskel belar-denda
  • Soraluzeko Estankoa
  • Iosu Bitxi-denda
  • Benito anaiak altzari denda
  • Lilura estetika zentroa
  • Todo a 100

Bost bonu gehienez jota

Saltoki horietako batean 30 euroko gastu bakoitzeko 10 euroko beherapena eskuratuko du bonuen erabiltzaileak, abenduaren 4ra bitartean gastatzeko. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez, bost bonu erabili ahal izango ditu. 

Guztira, 900.000 bonu atera ditu Jaurlaritzak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.