Zenbait fruitu sikuren poltsetan "gorputz metalikoak" azaldu dira

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 19a, 12:39

Erretiratu beharreko hainbat fruitu siku.

Espainiako Elikaduraren eta Nutrizioaren Segurtasunerako Agentziak ohartarazi duenez, Alesto, Consum, Carrefour, Dia, Eagle eta Eroski marketako almendra, kakahuete eta cocktail poltsetan “gorputz metalikoak” aurkitu dituzte. Halakoren bat etxean izanez gero, ez jateko eta poltsak saltokietara bueltatzeko gomendatu du agentziak.

AESAN-en Espainiako Elikaduraren eta Nutrizioaren Segurtasunerako Agentziaren arabera, honako produktuen poltsetan aurkitu dituzte “gorputz metaliko ezezagunak”:

  • Alesto marka: frijitutako almendrak eztiarekin (150 gramoko poltsa).
  • Consum marka: frijitutako kakahueteak eztiarekin (150 gramoko poltsa).
  • Carrefour marka: kakahueteak eztiarekin (125 gramoko poltsa).
  • Dia marka: frijitutako kakahueteak eztiarekin (200 gramoko poltsa).
  • Eagle marka: gatzdun eta eztidun cocktail-a (75 gramoko poltsa) eta gatzdun eta eztidun kakhueteak (40, 75 eta 90 gramoko poltsa).
  • Eroski marka: frijitutako kakahueteak eztiarekin (100 gramoko poltsa).

Informazio guztia HEMEN klikatuta eskura daiteke.