Nazioarteko partaidetza izan zuen Haroko droneen kongresuak. Kanadatik, AEBtatik, Perutik eta noski, Europatik bertaratu ziren partaideak.
Haien arrean, NebiAir izenarekin, besteak beste, hiru bideo aurkeztu zituen Bittor Murguzurrek Drone Future 2022 Nazioarteko Kongresuko lehiaketara eta hiru bideotako bi nabarmendu zituzten Aireko Filmazio eta Argazkilaritza lehiaketan: Kantauri Sunset eta Basque Country.
Kantauri Sunset lanarekin lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen Bittor Murguzurrek. eta finalista iritsi zen Basque Country lanarekin. Azken horretan erakutsitako irudien artean, Soraluze ere azaltzen da.