Bihar, Kalebarren itxita

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 16a, 09:01

Bihar, astelehena, Kalebarren kalearen zati bat itxi egingo dute 14:00etatik 19:00ak arte, bai ibilgailuendako eta baita oinezkoendako ere. Kalebarren 18ko etxean egiten ari diren obrengatik, etxe horren kale zatia itxiko dute. Ordezko bide modura, Goiko kalea (Arceluseneko dendakoa) erabili ahalko da.

Astelehenean, Kalebarren 18ko etxearen teilatua kentzen hasiko dira. Hori dela-eta, arratsaldez, itxi egingo dute kale zati hori obrako ibilgailuendako. Ordezko bide modura, Goiko kalea erabili ahalko dute, bai oinezkoek eta baita ibilgailuek ere. 

Kale zati hori itxiko dute bakarrik, Kalebarrengo gainontzekoa zabalik izango da oinezkoendako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.