Argazki batean izan ezik, gainerako guztietan pertsonak azaltzen dira.
Bai, gustukoago ditut pertsonak azaltzen diren argazkiak.
Guztiak dira kalean ateratakoak; zer erakutsi nahi izan duzu argazkien bitartez?
Harrapatutako, lapurtutako argazkiak dira eta argazkia ateratzen denean harrapatzen den momentu hori jasotzen dute. Familiarekin noala, bidean ikusten dudana ateratzen dut argazkitan. Batzuetan nahiko nuke gehiago sakondu istorioan, baina atzerriko hizkuntzak ez ditut ezagutzen.
Zergatik dira zuri-beltzean?
Kaleko argazkietan zuri-beltzak indar handiagoa du.
Noizkoak dira?
Azken bost urtetik hona ateratakoak.
Lehenago ere erakutsi duzu 'Street Photo' argazki bilduma, ezta?
Bai. Zestoan (tabernetan, han ez baitago erakusketa-gelarik) eta Eibarren. Kontrargiren argazki rallya irabazi ondoren, Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarraren bitartez antolatu dira erakusketak. Orain, Soraluzen ere ikusgai dago.