'Street Photo' erakusketa zabalduko dute

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 12a, 09:01

'Street Photo' erakusketaren kartela.

Bihar, eguena, Street Photo argazki-erakusketa zabalduko dute erakusketa-gelan, Adiel Zabala zestoarraren bildumako 35 argazkirekin. Hain zuzen, Zabalak irabazi ditu Kontrargiren azken bi argazki rallyak. Irekiera ekitaldian egilea berak parte hartuko du. 

Eguenean, 19:00etan zabalduko dute Street Photo erakusketa, argazkien egile Adiel Zabala bertan dela. 35 argazki erakutsiko ditu zestoarrak, kalean ateratakoak, zuri-beltzean.  

Zabala argazkilariak ondo ezagutzen ditu Soraluzeko bazterrak; Kontrargi Argazki Kolektiboak antolatutako azken bi argazki rallyetan bera izan da irabazle eta rallyotan, argazkilariak herrian zehar ibiltzen dira lehiaketarako erretratuak ateratzen.

Eguenean zabaldu ondoren, urriaren 29ra arte izango da erakusketa ikusteko aukera. Lanegunetan, 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era. Kontrargi Argazki Kolektiboak antolatu du erakusketa, Soraluzeko Udalaren laguntzarekin.