0 KM KOMERTZIOAK

"Soraluzek duen terrazarik onena da hemengoa"

Ubane Madera Zangitu 2022ko urr. 10a, 09:39
Esmeralda Avelino Itxaropenako tabernan, barikuan.

Esmeralda Avelino Mercedes (Dominicar Errepublika, 1985), da Itxaropena Erretiratuen Elkarteko kudeatzaile berria. Barikuan zabaldu zuen taberna eta honako ordutegia izango du neguan: domeketan, martitzenetan eta eguaztenetan, 10:00etatik 21:00etara eta eguenetan, barikutan eta zapatuetan, 10:00etatik 22:00etara; astelehenetan, berriz, itxita. Esmeralda Avelinok 9 urte daramatza Espainian bizitzen, horietatik 8 Soraluzen.

Tabernaren arduradun izango zara aurrerantzean, zelan?
Ondo; ahal den guztia egingo da. Fedea daukat ondo joango dela. 
Eskarmentua badaukazu, behintzat…
Bai, aurreko kudeatzaileekin ibili nintzen hasieratik.
Tabernaz aparte, terraza ere zabaldu duzu.
Bai, terraza ere ipinita dago. Nire ustez, Soraluzek duen terrazarik onena da hemengoa; eguzkia irten eta berehala ematen du eta eguzkia ezkutatzen den azkeneko lekua da.
Besterik nahi baduzu esan…
Jendea animatu nahi dut tabernara gehiago etor dadin. Itxaropena Erretiratuen Elkartea du izena, baina mundu guztiari zuzendutako taberna da.