Gaur goizean, herritar baten abisua jaso dute Ezoziko Futbol Zelaiko tabernako kudeatzaileek, esanez zabalik zegoela tabernako atea.
Bertaratzean, ikusi dute metalezko atea indarrez zabaldu dutela. Barruan, berriz, edari-kamerak, armairuak eta beste zabalik aurkitu dituzte, tabernako gauza asko lurrean eta inguruan botata eta edaria faltan. Diru-kutxa ere zabalik zegoen eta hura ere hutsik.
Ertzaintzari abisatu diote eta polizia goizean bertan joan da gertatutakoa aztertzera; ondoren, poliziako adituei pasa diete abisua, balizko hatz markak edo egon litezkeen bestelako arrastoak hartzera bertara zitezen.