Olaso dorrean dagoen lamina Atlas Novus izeneko atlasean argitaratu zen, Amsterdamen, 1634. urtean. Militarren ikuspegitik landutako lamina da eta horregatik azaltzen da Plazencia nabarmen handi, XVII. mendean (eta lehenago) armagintzan izan zuen garrantziaren irudi.
Are gehiago, argazkietan garbi ikusten denez, Bilbao, Vitoria eta Plazencia dira mapa horretan gehien nabarmentzen diren hiru herriak.
Laminari buruzko xehetasun guztiak jasota dauzka Sorapediak. HEMEN KLIKATUTA ikusgai.
Bide batez, Olaso dorrearen gidariak soraluzetarrak ere gonbidatu ditu hara joan eta Telesforo Monzonen eta Maria Josefa Ganuzaren bizileku izan zen eraikin historikoa bertatik bertara bisita dezaten. HEMEN har daiteke horretarako txanda.