Izagirre enpresa ari da lanak egiten. Helburua da Etxaburueta kaleko pibote hidraulikoaren tutua ondo sartzea; lurrazaletik gertuegi dago eta autoen zirkulazioaren ondorioz, eten egiten da askotan. Aurreikuspena da lanak eguaztenerako, urriaren 5erako bukatzea.
Obrak egin artean, itxita dago udaletxeko aldapatik Erregetxerainoko tartea; udaletxeko aldapatik frontoirainoko tartea, berriz, erabilgarri dago.