Bitoriano Etxabe parroko berriaren mezarekin hasi zituzten Mesedeetako Eguneko ospakizunak Mesedeetako egoitzan. Mezaren ondoren, bazkari berezia izan zuten egoiliarrek. Bazkalostea, berriz, Pablo Arruabarrena soinujoleak girotu zuen eta egoiliarrak, haien senideak eta egoitzako langileak elkarrekin ibili ziren dantzan eta kantuan. Afari-merienda eginez borobildu zuten eguna.
“Espero dezagun, poliki-poliki guztia normaltasunera bueltatzea eta datorren urtean jende gehiagok ere aukera izatea egoitzara etortzeko guretzat horren berezia den egunean”, esan dute egoitzako langileek.