Elkarretaratze jendetsua eta isila egin dute Maria Luisa Larrañagaren hilketa matxista salatzeko

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 28a, 20:26

Gaur iluntzean, isiltasuna nagusitu da Maria Luisa Larrañagaren hilketa matxista salatzeko egin den elkarretaratzean. Herritar ugarirekin batera, Plaza Berrian izan dira ordezkari politiko orotarikoak, herrikoak zein Eusko Jaurlaritzakoak, Gipuzkoako Foru Aldundikoak, Legebiltzarrekoak eta Emakundekoak. Txaloekin amaitu dute protesta ekitaldia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.