Berria.eus agerkariak jakitera eman duenez, emakumearen gorpuak indarkeria zantzuak zituen aurkitu dutenean, bi sastakada, eta polizia iturriek jakinarazi dute hilketa matxista izan daitekeela. Emakumearen senarra trafiko istripuan hil da bart gauean, eta horren berri ematera joan direnean aurkitu dute emakumearen gorpua etxean. Espainiako Poliziak zabalik topatu du biktimaren etxeko atea.
Berria aipat, susmagarri nagusia biktimaren senarra da, 73 urtekoa. Trafiko istripuz hil da gizona, baina jakinarazi dutenez, lehen zantzuen arabera, litekeena da bere buruaz beste egin izana. Gidatzen ari zen autoak garabi bat jo du bart La Vila Joiosa parean (Herrialde Katalanak), 22:10ean. Bikoteak hainbat urte zeramatzan Benidormen bizitzen eta aurretik Zarautzen ere bizi izan ziren.
Plaentxia.eus-ek jakin duenez, hildako emakumea M.L.L., Soraluzen jaioa zen eta bertan bizi izandakoa, baina urteak zeramatzan herritik kanpo.
Albisteak atsekabe handia eragin du herrian.