Egunean Behin jokoa "berrituta eta itxuraldatuta" abiatuko da gaur Codesintaxek adierazi duenez. Apirilaren 10ean amaitu zen bederatzigarren denboraldia, eta 60.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten asteroko jardunaldietan.
Herrian bi talde
Soraluzen jokoaren zaleak batzen dituen bi talde nagusi izango dira: batetik Soraluzeko Egunean Behin Taldea, 174 jokalari dituena (taldera gehitzeko kodea da: 6F8C8C), eta bestetik Soraluzeko Arrano taldea, 81 jokalari dituena (taldera gehitzeko kodea da: E48778). Jokoaren antolatzaileek astero eskainiko dituzten sariez gain, Soraluzen Arrano taldeko parte hartzaileek sari gehigarria eskuratzeko aukera izango dute, izan ere Arrano tabernak asteko parte hartzaileen artean zozketa egingo du eta zozketako irabazleak pintxoa eta eta tragoa izango ditu debalde tabernan.
Zorte on!!