Barikuan, odol ateratzeak egingo dituzte musika eskolan

Ubane Madera Zangitu 2022ko ira. 21a, 12:44

Odol emaileak uztailean. Argazkia: Bixente Olaizola.

Oporren bueltan, atzera ere deialdia egin dute odola ematera joateko. Bariku honetan etorriko dira odol bankuko profesionalak Soraluzera. Uztailean moduan, oraingo honetan ere Soraluzeko Musika Eskolan aterako dute odola, Itxaropena itxita dagoelako. Gogoan izan, txanda hartu behar dela aldez aurretik.

Barikuan, 16:30etik 20:30ak arte izango dira odol ateratzeak egiten. Baina bertara joateko txanda hartu beharra dago egunean bertan, goizez, 08:30etik 13:30era, 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta. 

Euskadiko Odol Emaileen datuen arabera, lau odol motatan odol behar handia dago: O+, O-, A+ eta A- odol motatan. 

Uztaileko odol ateratzean oso herritar gutxi bertaratu zen, bakarrik 18 lagunek eman zuten odola.